Itxi

ERREFERENDUMA

Cameron: 'Brexitak Europaren egonkortasuna zalantzan jarriko du'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Udal hauteskundeak igarota, Erresuma Batuko politikariak ekainaren 23ko erreferendumari begira jarri dira: Europar Batasunean geratzearen aldekoek eta aurkakoek euren kanpainak indartu dituzte.

David Cameron, gaur, Londresen eman duen hitzaldian. EFE.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak nabarmendu duenez, 'brexit'-ak (Erresuma Batua Europako Batasunetik irteteak) Europaren bakea eta egonkortasuna arriskuan jarriko lituzke. Ekainaren 23an egingo den erreferendumaren harira egin ditu adierazpenok Cameronek.

Udal hauteskundeak igarota, Erresuma Batuko politikariak 'brexita'-ren inguruko galdeketari begira jarri dira: Europar Batasunean geratzearen aldekoek eta aurkakoek euren kanpainak indartu dituzte.

Cameronek hitzaldia eman du, gaur, Londresen, eta bertan Erresuma Batuak EBn jarraitzearen aldeko defentsa sutsua egin du. Lehen ministroaren hitzetan, Europako Batasunean egoteak herrialdeen arteko batasuna eta elkarlana sustatzen ditu. Talde horretatik alde egiteak azken urteotan "Europaren ikur" bihurtu diren "bakea eta egonkortasuna" arriskuan jarriko lituzke, Cameronen aburuz.

"Gure kontinentean bakea eta egonkortasuna bermatuta egongo direla ziurta al dezakegu? Arrisku hori hartzeak merezi al du?", galdetu du.

Lotura

Erresuma Batuaren eta Europaren artean "betidanik" egon den "lotura" azpimarratu du Cameronek. EBk, historian zehar, herrien arteko adiskidetzeak bultzatu dituela eta horri esker Europa bakean bizi dela esan du lehen ministroak. "Harro gaude Erresuma Batua mundu mailako potentzia europarra izan delako eta izango delako", gaineratu du.

'Stronger, Safer, Better Off' ('Indartsuago, seguruago, hobeto') izenburupean eman duen hitzaldian, buruzagi kontserbadoreak azpimarratu du Europatik aldentzeak ez diola inoiz onik egin Erresuma Batuari, eta hori hala dela frogatzeko, historiako hainbat pasarte ekarri ditu gogora: Blenheim y Waterlooko batailak (1704 eta 1815, hurrenez hurren), bi Mundu Gerrak edota Berlingo harresiaren erortzea aipatu ditu, besteak beste.

"Egia hau da: bizilagunei gertatzen zaienak eragin zuzena du Erresuma Batuan", zehaztu du.

Albisteak (3)