ZIKA BIRUSA
Aire-fumigazioak egingo dituzte New Yorken, zika birusaren aurka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osasun arduradunek jakitera eman duenez, intsektizida naturalak eta biologikoak erabiliko dituzte, zika birusaren eramaileak diren eltxoak akabatzeko.
Zika birusari aurre egiteko planaren baitan, New Yorken airetik egingo dituzte bihar fumigazioak, hiriko Osasun sailaren aginduz. Brooklyn, Queens, Bronx eta Staten Island barrutietako gune ezberdinetan egingo dituzte fumigazioak.
Osasun arduradunek jakitera eman dutenez, intsektizida naturalak eta biologikoak erabiliko dituzte, zika birusaren eramaileak diren eltxoak akabatzeko.
Batez ere, Nilo Mendebaldeko eltxoak zainduko dituzte, zika birusaren eramaile nagusiak direlako. Intsektu horiek uda garaian ugaltzen diren inguruak fumigatuko dituzte, bereziki.
New Yorkeko Udalak gogora ekarri duenez, klima beroa den sasoian, ura gutxienez lau egunez pilatuta dagoen lekuetan ugaltzeko joera dute eltxo horiek.
Prebentzio plana
Herritarrei ere prebentzio neurriak hartzeko deia egin diete agintariek: etxetik kanpo dabiltzanean, eltxoak uxatzeko produktuak erabiltzeko gomendioa eman du Udalak.
Martxoan jarri zuten abian zika birusari aurre egiteko plana. Besteak beste, haurdun dauden emakumeek birusa duten edo ez jakiteko, probak doan egingo dira.