ZERGAK SAIHESTEA
Frantziako agintariek Pariseko Googleren egoitza miatu dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Antza denez, Googlek 1.600 milioi euro zor dizkio Frantziako administrazioari.
Frantziako agintariak Pariseko Googleren egoitza miatzen ari dira zergak saihesteko ikerketa baten baitan. Hala baieztatu dute Frantziako Michel Sapin Finantza ministroaren gertuko iturriek.
Operazioa goizaldeko bostetan hasi da, Parisko erdigunean dauden Googleren bulegoetan.
Europako hainbat herrialdek deitoratu dute Googlek, Yahoo!-k eta teknologiaren alorreko beste hainbat enpresak irabaziak dituztela euren lurraldeetan, baina sare konplexuak erabiltzen dituztela paradisu fiskaletan, zerga gutxiago ordainteko.
Frantziako Finantza Ministerioko beste iturri baten arabera, Googlek 1.600 milioi euro zor dizkio estatuko administrazioari. Ministerioak ingeniaritza fiskal agresiboko teknikak aplikatzea egotzi dio erakunde teknologikoari.