AEB
Donald Trump izango da AEBko errepublikanoen presidentegaia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Presidentegaia izateko babes nahikoa lortu du, proposamen arrazistaz eta matxistaz betetako kanpaina egin eta indarkeriaren erabileraren balioa publikoki goratu arren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donald Trump kontserbadorea izango da Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan errepublikanoen presidentegaia, horretarako beharrezkoak den babesa lortu ostean, diskurtso arrazista eta matxista izan arren.
1.237 ordezkariren babesa lortu du jada, eta, ondorioz, AEBko presidente izateko hautagai izendatzea bermatuta izango du.
“Ohore bat da”, esan du Trumpek Ipar Dakotan eskainitako mitin politiko batean.
2015eko ekainaren 16an iragarri zuen bere hautagaitza. Aditu guztiek eszeptizismoz hartu zuten iragarpena, eta horren proposamen polemikoak ikusita, porrot egingo zuela iritzi zioten. Baina kontrakoa gertatu da. Proposamen arrazista eta matxista horiei esker lortu du AEBko presidentegai bilakatzea.
Kanpaina hasieran, adibidez, hauxe adierazi zuen: “Mexikok bere jendea bidaltzen duenean, ez ditu onenak bidaltzen. Arazoak dituzten pertsonak bidaltzen dizkigu. Drogak ekartzen dituzte. Delituak ekartzen dituzte. Bortxatzaileak dira. Eta pentsatzen dut horietako batzuk pertsona onak izango direla”.
Adierazpen polemikoez gain, hautsak harrotu dituzten hainbat proposamen egin ditu: Mexikoko mugan horma handi bat eraikitzea eta musulmanei AEBn sartzea debekatzea. Atxilotuak torturatzea baliagarria dela ere esan du.