Itxi

AEB-ko hauteskundeak

Trumpek kargugabetu egin du bere hauteskunde kanpainako burua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Corey Lewandowskik harreman polemikoa izan du hainbat kazetarirekin.

Donald Trump. EiTB

Donald Trump Alderdi Errepublikanoaren presidentegai birtualak kargugabetu egin du Corey Lewandowski bere hauteskunde kanpainako burua, Etxe Zurirako hauteskundeak egiteko bost hilabete falta direla, Hope Hicks bozeramaileak iragarri duenez.

The New York Times egunkariaren arabera, Lewandowskik harreman polemikoa zuen Trumpen kanpaina jarraitzen ari diren hainbat kazetarirekin, eta hori kaleratzeko arrazoietako bat izan da.

Dena dela, kanpainako buru ohiak Alderdi Errepublikanoko hainbat kiderekin ere zuen harreman gatazkatsua, eta, orain, Trump alderdia batzen saiatuko da.

Barne hauteskundeetan, ustez kazetari bati erasotzeagatik egin da ospetsu Lewandowski.

Albisteak (2)