Itxi

Atentatua Nizan

Erasoaren ondoren galdutako haurtxo bat aurkitu dute Facebooki esker

Agentziak

Leer en Castellano

Zortzi hilabeteko umea Nizako atentatuak eragindako anabasan galdu zen. Sare sozialetan jarritako mezu bati esker aurkitu dute, onik.

EFE

Sare sozialek muturreko egoeratan laguntza eta elkartasun iturri direla erakutsi dute beste behin ere. Familia batek Nizako atentatuaren ondoren galdutako  zortzi hilabeteko haurtxo bat onik aurkitu du, Facebooken hura aurkitzeko laguntza eskatu ondoren.

Erasoaren ondoren, haurtxo baten argazki bat eta hura aurkitzeko laguntza eskatu zuen familia batek sare sozialetan, haren inguruko berririk izatekotan telefono zenbaki batera deitzeko eskatuz. Erantzuna berehalakoa izan zen: milaka lagunek partekatu zuten argazkia eta handik ordubetera umea onik aurkitu zuten gurasoek.

Tiava Bannerrek, haurra galdu zuten gurasoen lagunak, Facebooki eta laguntza eskaini duten milaka lagunei erakutsitako babesa eskertu die.

Zortzi hilabeteko haurtxoa ez da izan, baina, desagertu bakarra. Azken orduetan, familiakoak eta lagunak aurkitu ez dituzten herritarrak sare sozialak erabiltzen ari dira laguntza eskatzeko. Frantziako agintariek euren aldetik, telefono zenbaki bat jarri dute martxan erasoaren biktimak laguntzeko.

Frantziako jai handiak, uztailaren 14ak, amaiera odoltsua izan du bart: 84 lagun hil dira eta 200 lagun zauritu, horietatik 18 larri daude eta 50 arin.

Albisteak (5)