Itxi

AEBko hauteskundeak

Mike Pence izango da Trump hautagaiaren presidenteordea

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Indianako gobernadorea izango da Donald Trump hautagai errepublikanoaren presidenteordea. Alabaina, Hillary Clintonek erabaki hori gogor kritikatu du.

Donald Trump hautagaia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidente izateko hautagai errepublikanoak jakitera eman du Mike Pence, Indianako gobernadorea, izango dela bere presidenteordea. Hortaz, aurreko egunetan hainbat hedabidek iragarri duten bezala, Pence izango da bere aliatua azaroaren 8ko hauteskundeei begira.

Trumpek ostiral honetan emango zuen prentsaurreko baten bidez iragarri nahi zuen bere erabakia, baina Nizako atentatua dela eta, erabakia aldatu behar izan du eta prentsaurrekoa bihar, larunbata, emango du 11:00etan (Espainian, arratsaldeko 15:00etan).

Alabaina, Twitter bidez bere erabakia zein den jakinarazi du: “Mike Pence nire presidenteordea izateko aukeratu dudala iragartzeak asko pozten nau”.

 

 

Hala ere, hainbat hedabidek diote alderdi errepublikanoak ez dituela boto gehiago eskuratuko Mike Pence-ri esker.

Beste alde batetik, Hillary Clinton hautagai demokratak esan du erabaki hori “hondamendi galanta” dela herrialdearentzat eta bere erabakiak “erradikalak” direla gaineratu du.

a gaineratu du.a gaineratu du.

Albisteak (5)