Itxi

Asanblada Nazionala

Frantziak beste sei hilabete luzatuko du larrialdi egoera

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Salbuespen neurria urte erdia luzatzeko lege-proiektua onartu dute diputatuek, nahiz eta Gobernuak hasiera batean hiru hilabete bakarrik luzatzeko borondatea izan.

Frantziako Asanblada Nazionala. Artxiboko irudia: EiTB

Larrialdi egoera sei hilabete, 2017ko urtarrilera arte, luzatzea onartu du Frantziako Asanblada Nazionalak Nizako erasoaren ondoren. Mehatxu terrorista handia dela erabaki du Parlamentuak.

Salbuespen neurria urte erdia luzatzeko lege-proiektua onartu dute diputatuek, nahiz eta Gobernuak hasiera batean hiru hilabete bakarrik luzatzeko borondatea izan.

Hala ere, eskuineko oposizioaren presioak Exekutibo sozialista larrialdi egoera gehiago luzatzera eraman du. Azaroaren 13ko atentatuen (Paris) ostean larrialdi egoera ezarri zuten agintariek.

Alderdi kontserbadoreko eta eskuin muturreko parlamentari batzuk neurria urtebete luzatzen saiatu dira.

Alderdi Sozialista, ostera, larrialdi egoera luzatzearen aurka azaldu da berriro. Ezkerreko diputatuen hitzetan, neurriak ez du mehatxu terroristarekin bukatzeko balio.

Lege-proiektuak neurriak gogortuko ditu. Besteak beste, atzemandako mugikorren eta ordenagailuen informazioa ikuskatzeko baimena izango dute segurtasun indarrek.

Albisteak (3)