Gutun publikoa
50 goi-kargudun ohi: 'Trump presidente arriskutsua izango litzateke'
Agentziak | Erredakzioa
Besteak beste, Tom Ridgek, Michel Chertoffek eta Michael Hayden jeneralak hautagai errepublikanoari botoa emango ez diotela iragarri dute. “Ez dago presidente izateko prest”, azpimarratu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
AEBko Segurtasunaren 50 bat goi-kargudun ohik, CIAko zuzendari ohi batek tartean, gutun bat argitaratu dute, Donald Trump presidentegai errepublikanoari babesik emango ez diotela azaltzeko, ABC telebistak jakitera eman duenez. Trump “prest” ez dagoela eta “presidente arriskutsua” izango litzatekeela uste dute.
Adierazpenaren sinatzaileen artean, Segurtasun Nazionaleko idazkari ohiak eta Etxe Zuri, Estatu Departamentu eta Justizia Departamentuko goi kargudun ohiak daude.
“Donald Trump ez dago presidente eta komandanteburu izateko prest”, nabarmendu dute sinatzaileek. “Presidente arriskutsua izango litzatekeela seguru gaude eta gure segurtasun nazionala eta ongizatea arriskuan jarriko lituzke”, adierazi dute.
Jenio kontrolaezina
Trumpen jenio kontrolaezina, legediaren eta Konstituzioaren ezjakintasuna eta AEBko etsaiekin agertu duen esker ona arriskutsuak direla azpimarratu dute goi-kargudun ohiek.
“Funtsean, Trumpek ez du presidentea izateko aiurri, balio eta eskarmenturik”, adierazi dute sinatzaileek. “Mundu askeko buruzagi gisa AEBen aginpide morala ahultzen du”, ziurtatu dute.
Gutun kritikoa sinatu dutenen artean, Tom Ridge eta Michael Chertoff George W. Bushen Segurtasun Nazionaleko idazkariak eta Michael Hayden CIAko eta Segurtasun Agentzia Nazionaleko (NSA) zuzendari ohia.
zuzendari ohia.zuzendari ohia.