Impeachment
Brasilgo Senatuak Rousseff kargutik kentzeko beste pauso bat eman du
Agentziak | Erredakzioa
Presidentearen aurkako epaiketa politikoak aurrera jarraitzea eskatzen duen txostena onartu du osoko bilkurak. Ekimenak aldeko 59 boto eta kontrako 21 jaso ditu.
Dilma Rousseff presidentearen aurkako epaiketa politikoak aurrera jarraitzea eskatzen duen txostena onartu du goizaldean Brasilgo Senatuko osoko bilkurak. Ekimenak aldeko 59 boto eta kontrako 21 jaso ditu. Hala, Rousseff kargutik kentzeko zorian daude.
Txostenaren onartu ondoren, Senatuak beste saio bat egin beharko du hilabete bukaeran. Txostenak irregulartasun fiskal larriak egotzi dizkio Rousseffi, eta “Konstituzioaren kontrako eraso” bat dela esan du.
Gorte Gorenak Senatuaren saioa deituko du. Senatuko bi herenek Rousseff kargutik ken dezakete, hau da, 81 bototik 54k.
Michel Temer
Kargutik kentzen baldin badute, Michel Temerrek agintaldiari amaiera eman beharko lioke. Legealdia 2019ko urtarrilaren 1ean bukatzen da. Temer presidenteordeak Rousseff ordezkatu zuen maiatzaren 12an, prozesuaren ondorioz funtzioak aldi baterako kendu zizkiotenean.
Senatuko eztabaidak 16 ordu baino gehiagoko iraupena izan du. Ricardo Lewandowski Gorte Goreneko presidenteak saioa zuzendu du. Rousseffen aldekoek eta kontrakoek eztabaida beroa izan dute.
Lindbergh Farias Langileen Alderdiko senatariak prozesua Konstituzioari “kolpe eta iruzur” bat dela salatu du. Brasilgo “elite ekonomikoa” guztiaren atzean dagoela adierazi du.
la adierazi du.la adierazi du.la adierazi du.