Kuba – AEB
AEBko lehen hegazkin komertziala iritsi da Kubara, 1961az geroztik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kubak eta Ameriketako Estatu Batuek 2014ko abenduan iragarri zuten harremanak normalizatzeko akordioa. Aro berri horren erakusgarri da gaurko hegaldia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
JetBlue konpainia estatubatuarraren hegazkina Floridan aireratu da, 10:00ak aldera, eta ia bi ordu beranduago Santa Clarako aireportuan lurreratu da. Hegazkinean turistak, kazetariak eta AEBtako zenbait agintari joan dira, tartean Anthony Foxx Garraio idazkaria.
50 urte baino gehiagoko gatazkaren ostean, Kubak eta AEBk harremanak normalizatzeko akordioa lortu zuten 2014ko abenduan. Gaurko hegaldia aro berri horren erakusgarri da.
“Barack Obama presidentearen Gobernuak eman dituen urrats diplomatikoen adibide praktikoa da hegaldi hau”, azpimarratu du Foxxek hegazkinak Kuban lur hartu baino minutu batzuk lehenago.