Itxi

Aurkikuntza

Afganistanek bilioi bat dolarreko ustiatu gabeko meategiak ditu

Erredakzioa

Meategien industriak herrialdearen egoera ekonomikoa aldatu dezake. "Afganistango Meategi Ministerioa ez dago prest hau maneiatzeko. Laguntzen saiatzen ari gara", diote Pentagonotik.

Afganistanek bilioi bat dolar balio duten ustiatu gabeko meategiak ditu (820.000 euro baino gehiago, Herbehereetako BPGaren kopuru berdina), AEBetako agintarien arabera.

AEBetako Gobernuaren arabera, herrialdea munduko meategi zentro garrantzitsuena bilakatu daiteke meategi horietan dauden burdin, kobre eta kobalto kopuruekin.

AEBen ustez, meategien industriaren garapenak Afganistango egoera ekonomikoa aldatu dezake, bertako negoziorik nagusienetarikoa legez kanpoko opio esportazioa baita.

Ustez, gainera, meategiak mundu litio erreserba handienak gorde ditzake; material horrekin, beste hainbat gauzen artean, sakelako telefonoen bateriak edo ordenagailu eramangarriak sortzen dira.

Afganistango meategi ahalera hain da handia, bere historian zehar ezegonkortasun politikoa eta gerrak izan baitira nagusi, eta meategien ustiaketa oso urria eta artisau eran egina izan da.

Ustiaketa komertzial zaila

Hori desabantaila da, ustiaketa komertziala lortzeko, meategi azpiegitura egokia eratzeko hainbat hamarkada behar izango direlako.

AEBen arabera, Afganistanek gaur egun ustiaketa erregulatzeko duen araudia eskasa da. "Afganistango meategi Ministerioa ez dago prest hori maneiatzeko. Horretan laguntza ematen saiatzen ari gara", adierazi du Paul Brinkey Pentagonoko idazkariordeak.

AEBetako funtzionarien ustez, gainera, Txinak herrialdeko aberastasun potentzialetan jarri ditu begiak, eta hori mehatxua da haien interesentzat.