Itxi

Etxe zurirantz

Trumpek abusuak egin zizkiela salatu dute lau emakumek

agentziak

Leer en Castellano

Hautagai errepublikanoak adierazi du esandako guztia "fikzioa" dela. Presidentetzarako bigarren eztabaidaren ostean erabaki dute publiko egitea hiru emakumeek.

Azken orduetan, lau emakumek salatu dute Donald Trump hautagai errepublikanoak egindako sexu-gehiegikerien biktima izan direla.

Salatzaileak enpresari bat, Trumpen lankide bat, kazetari bat eta harekin kontzertu batean bat egin zuen emakume bat dira.

Emakume enpresariak hegazkin batean egin zuen topo AEBko presidentegaiarekin. Abioia aireratu eta minutu batzuetara, Trumpek ukituak egin zizkion.

Bigarren emakumeak Trump dorrean egiten zuen lan. Hautagai errepublikanoarekin egon zen egun batean, emakumeak bere burua aurkeztu eta eskua luzatu zion, eta Trumpek musu bat eman zion masailean, eta, ondoren, beste bat, ahoan.

Mindy McGillivray da hirugarren salatzailea. Horren esanetan, Trumpek "ukitu desegokiak" egin zizkion.

Palm Beachen (Florida) bizi da, eta, hain zuzen, han egingo du Trumpek ekitaldi politikoa bihar, osteguna, bertan 09:00ak direnean.

Aurreko bi emakumeekin gertatu bezala, Trumpek bigarren eztabaidan esandakoa entzun eta gero erabaki du McGrillivrayk ere salaketa jartzea, abusuak jasan zituenetik hamar urte inguru igaro badira ere. Presidentegai errepublikanoak barkamena eskatu zuen emakumeak musukatu eta ukitzeagatik, "izar bat" delako, eta duela urte batzuk egin zituen eta azken egunotan aireratu diren emakumeen kontrako hitz iraingarrien inguruan, garrantzia gabeko hitzak zirela esan du.

McGrillivrayk salatu zuen gertaera orain 13 urte gertatu zen, Ray Charlesen kontzertu batean. Trumpekin eta Melaniarekin bat egin zuen, oraindik senar-emazte ez ziren garaian, eta haien ondotik pasatu zenean, kolpea sentitu zuen ipurdian.

Gehiegikeria salatu duen azken emakumea Natasha Stoynoff da, People aldizkariko kazetaria. Stoynoffen arabera, Trumpek abusuak egin zizkion 2005ean, elkarrizketa batean.

Trumpen hotel batean gertatu zen, Mar-a-Lago hotelean. Syoynoffen esanetan, "bakarrik sartu ginen gelan, eta Trumpek atea itxi zuen (…); buelta eman nuen, eta, segundo gutxitan, hormaren kontra bultzatu ninduen eta eztarriraino sartu zidan mihia". Kazetariaren hitzetan, Trump "lodi" zegoen, eta ezin izan zuen ezer egin hura geldiarazteko.

Trumpen arabera, 'fikzioa' da

Lehen bi emakumeen testigantzak The New York Times egunkarian argitaratu ondoren, Trumpen kanpainako ordezkariek esan dute "fikzioa" dela salatutakoa.

"Artikulu osoa da fikzioa", esan du Jason Miller Trumpen kanpainako komunikazio aholkulariak. "Gai honekin lotutako gezur koordinatua zabaltzea arriskutsua da The New York Times egunkariarentzat", erantsi du hautagai errepublikanoaren webean zabaldutako komunikatu batean.

Albisteak (5)