Itxi

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Trump iruzkin lizunak egitera 'bultzatu' zutela esan du haren emazteak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Alderdi Errepublikanoaren Etxe Zurirako hautagaiak emakumeei nahi zuena egiten ziela adierazi ostean Melania Trumpek jendaurrean hitz egiten duen lehen aldia da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Melania Trump Alderdi Errepublikanoaren Etxe Zurirako hautagaiak gaur adierazi duenez, haren gizona iruzkin lizunak egitera "bultzatu" zuten aurreko astean 2005ean grabatutako eta aurreko astean argitaratutako bideo batean. Grabazio horretan emakumeei nahi duena egiteaz harro agertzen zen.

CNN AEBko telebista kateari eskaini dion eta gaur gauean ikusi ahal izango den elkarrizketan, modelo ohiak argudiatu du haren senarrak esandakoak "gizonen komentarioak" direla.

"Nire senarrari esan nion hizkuntza desegokia zela. Ez da onargarria. Eta bere hitzek ezustean harrapatu naute, hori ez baita nik ezagutzen dudan gizona", azpimarratu du.

"Eta bideoan ikus daitekeenez, bideokamerak ez zeuden beraien aurrean. Nire buruari galdetzen diot ba ote zekiten mikrofonoa irekita zegoela", esan du Melania Trumpek Alderdi Errepublikanoko presidentegaiaren eta Billy Bush NBCko aurkezlearen arteko elkarrizketari erreferentzia eginez.

The Washington Post hedabideak eztabaida eragin duen bideoa argitaratu zuenetik, Donald Trumpek sexu abusuak egin zizkiela salatu dute hainbat emakumek. Dena den, Trumpek behin eta berriro ukatu ditu salaketak.

Albisteak (4)

Bideoak (1)