Itxi

AEB

Trump: 'Hauteskundeen emaitzak onartuko ditut, irabazten badut'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bozetan iruzurrak egon daitezkeela eta, 'inuzenteak' ez izateko dei egin die bere jarraitzaileei.

Donald Trump AEBko Presidentetza Hauteskundeetarako hautagai errepublikanoa prest dago azaroaren 8ko bozen emaitzak onartzeko, baina baldintza jarri du: "Emaitzak onartuko ditu, irabazten badut".

Hilabeteak daramatza Trumpek iruzurraren mamuaz ohartarazten. Asteazkenean bertan, Hillary Clinton aurkariarekin egindako hirugarren eta azken eztabaidan ez zuen argitu emaitzak onartuko ote zituen.

Eztabaidaren biharamunean hitzaldia eman du Delawaren (Ohio), eta esaldi iluna bota du beste behin: "Presidentetza hauteskunde historiko eta handi hauen emaitzak erabat onartuko ditudala hitzematen diet nire boto-emaileei eta AEBko herriari".

Trumpen hitzetan, emaitza "argia" baino ez du onartuko, eta "zalantzarik" ikusten badu, errekurritzeko duen eskubideari helduko omen dio. Hain justu, balizko iruzurren aurrean "inuzenteak" ez izateko deia egin die bere jarraitzaileei.

Hautagai errepublikanoak hauteskunde "justu" batzuk aldarrikatu ditu, eta AEBren "etorkizuna jokoan" dagoela ohartarazi du. "Honek ez du nirekin zerikusirik", erantsi du.

 

si du.

 

Albisteak (4)