Itxi

Frantzia

Calaisko kanpalekua husteko bigarren eguna

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Lehen egunean bezala, gaur ere  45 bat autobus ateratzea espero da.

Etiopiako errefuxiatu bat kanpalekutik ateratzen. EFE

Aurrera darrai Calaisko 'Oihana'ren husteak. Gaur bigarren eguna dute Frantziako errefuxiatuen gune handiena dena husten. Lasai hasi da, erregistro zentroan ilara luzeak zirela.

Calais bere borondatez utzita, Frantzian zehar dauden 450 harrera zentroetako batera eramango dituzte errefuxiatuak. Erregistro zentroa 08:00etan zabaldu dute, eta ordubete geroago atera da lehen autobusa.

Atzo, 45 ibilgailu atera ziren Calaisetik, 2.400 bat migratzaile. Bigarren egun honetan beste hainbeste autobus ateratzea espero da.

Agintarien esanetan, 6.000 bat errefuxiatu daude Calaisen. Horietatik 2.000k ez dute kanpalekua utzi nahi, erakunde humanitarioen arabera. 'Oihana' utzita, hobeto artatuko dituzten zentro batean egon ahalko direla esaten ari zaie, baina batzuek ez dute gunetik joan nahi. Erresuma Batua dute helburu, eta bertan egon nahi dute ferryren edo trenen baten igotzeko aukera izango dutelakoan.

ngo dutelakoan.ngo dutelakoan.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)