Itxi

Floridan

Trump Clintonen aurretik, hauteskundeetarako 8 egun falta direnean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hauteskundeak irabazteko aukera izateko, Trump Floridan gailendu beharko litzateke, eta azken inkestaren arabera, Clintonen aurretik da boto-asmoan aipatu estatuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donald Trump presidentegai errepublikanoak inkestei buelta ematea lortu du Floridan eta, azken inkestaren arabera, Hillary Clinton hautagai demokrataren aurretik da boto-asmoan estatu horretan.

Datorren azaroaren 8ko hauteskundeetan AEBtako presidente izateko aukerarik izan nahi badu, Trumpek Floridan irabazi behar du lehenengo.

Remington ikerketa zentroak egindako zundaketaren arabera, Floridako boto-emaileen % 48k Trumpen alde egingo dute; % 44k, berriz, Clinton babestuko dute.

Ikerketa atzo, urriaren 30ean, egin zuten eta emaitzak bat datoz New York Times egunkariak egun berean argitaratutako datuekin. Komunikabide horrek ere lau puntuko aldea eman dio Trumpi (% 46) AEBtako Estatu idazkari ohiaren aurrean (%  42).

Joan den urriaren 21era arte Clinton zegoen inkesta gehienetan Trumpen aurretik.

Albisteak (4)

Bideoak (1)