Itxi

Errepublikarren garaipena

Trumpek dio 3 milioi etorkin deportatu edo kartzelaratuko dituela

Agentziak | Erredakzioa

Donald Trumpen garaipenaren kontrako manifestazioak indarkeriaz amaitu ziren. Hautsitako kristalak eta gas negar-eragileak erabili zituzten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dozenaka pertsona atxilotu dituzte, Donald Trumpen garaipenaren kontra AEBko zenbait hiritan egindako manifestaziotan: Indianapolisen (Indiana) eta Portland (Oregon), adibidez.

"Not my president (ez nire presidentea)" oihua gogor entzun ahal izan zen larunbatean, AEBko hogeita hamar bat hiritan: New York, Washington eta Los Angeles, besteak beste. Manifestazio baketsuak egin zituzten, kandelak, kartelak eta abestiak erabilita.

Alabaina, igande goizaldean, protestak zakartu egin dira Portland hirian, hiritarrak kalera irten baitira berriz, nahiz eta agintariek etxean geratzeko eskatu bezperako liskarren eraginez.

Protestan parte hartutako manifestariek, kaleko trafikoa eteteaz gain, botilak jaurti eta zenbait dendatako kristalak hautsi dituzte. Poliziak gas negar-eragilea erabili du erasoei aurre egiteko, Portlandko Poliziak Twitter bidez aditzera eman duenez.

Horrez gain, zazpi pertsona atxilotu dituzte Indianapolisen izandako liskarretan, eta bi polizia zauritu, "manifestatzaileek" jaurtitako harriek emandako kolpeen eraginez. Hori kontatu du Troy Riggs Poliziaren prentsa-arduradunak.

AEBko beste hiri askotan ere egin dituzte protesta baketsuak, batez ere, Hillary Clintonek Trump aise garaitu zuen eremu demokratetan.

Trumpek kanpainan iragarritako neurriak berretsi ditu

Donald Trumpek elkarrizketa eman berri du CBS telebista-kateko '60 Minutes' saioan. Solasaldian adierazitakoaren arabera, legez kanpo dauden eta aurrekari penalak dituzten 3 milioi etorkin deportatu edo kartzelaratu ditu, urtarrilean presidente karguaren zina egin ostean.

"Iragan kriminala edo aurrekari penalak dituen jendea eta narkotrafikatzaileak herrialdetik kanporatu edo kartzelaratu egingo ditugu", baieztatu zuen elkarrizketaren aurrerapen batean ikusi ahal izan denez.

Era berean, Trumpen esanetan, litekeena da AEB eta Mexiko arteko hormako zenbait zati segurtasun-hesi gisa erabiltzea.

 

ltzea.

 

ltzea.

 

ltzea.

 

ltzea.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)