Itxi

FRANTZIA

Emmanuel Macron ministro ohia Frantziako presidentegai izango da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Macronek abuztuan utzi zuen Frantziako Ekonomia ministro kargua, eta ordutik, berak abian jarritako 'En marche!' mugimendu politikoan aritu da lanean.

Abuztuan utzi zuen Frantziako Ekonomia ministro kargua Macronek.

Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministro ohiak presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du gaur. Datorren urtean egingo dira Frantzian presidente berria aukeratzeko hauteskundeak.

"Prest nago, eta horregatik izango naiz Frantziako Errepublikako presidente izateko hautagai. Uste dut arrakasta izan dezakegula", esan du Macronek hedabideen aurrean egin duen agerraldian.

Abuztuan Ekonomia ministro kargua utzi zuenetik, ia jakinekoa zen Macronek hautagaitza aurkeztuko zuela. Berak sustatutako 'En marche!' mugimendu politikoan aritu da lanean buru-belarri azken hilabeteotan, eta gaur egin du iragarpena, Bibignyko heziketa-zentro batean, Paris iparraldean.

Bere hautagaitzak "itxaropenari" atea zabaldu nahi diola esan du Macronek. Horren hitzetan, mugimendu politiko berria ez da jaio ezkerrekoak edota eskuinekoak batzeko, "frantziar guztien" topagunea izateko baizik.

Frantzian ezarrita dagoen sistemaren aurkako diskurtsoari eusten diola nabarmendu du, "iraultza demokratikoa" egin nahi duela gaineratuz.

Alderdi handien babesik gabe egin beharko dio aurre hauteskunde kanpainari Macronek. Dena dela, enpresaburu askoren babesa jaso du azkenaldian.

"Korporatibismoak harrapatutako herrialdea" da Frantzia, ministro ohiaren iritzian. Horren aurrean, "ahulenak" babestea izango dela bere egitekoa hitzeman du.

hitzeman du. hitzeman du.

Albisteak (2)