Itxi

Frantzia

Abian da Frantziako eskuinaren primarioen bigarren bozketa

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Frantziako hautesleek François Fillon edo Alain Juppé bozkatu beharko dute. Hautes-eskolak 19:00etan itxiko dituzte.

UMP alderdiaren hauteskundeetako artxiboko argazkia. EFE

Errepublikarrak alderdiak, garai batean UPM (Unión por un Movimiento Popular) zenak, igande honetan aukeratuko du Frantzian datorren urtean egingo dituzten hauteskunde presidentzialetarako hautagaia, primarioen bigarren bozketan.

François Filloni edo Alain Juppéri eman beharko diote botoa Frantziako hautesleek. Galdeketen arabera, Fillon da faborito nagusia Juppék botoen %39 baino ez duela jasoko aurreikusi baitute.

Guztira, 10.228 hautes-eskola egongo dira irekita 19:00ak arte.

Lehen bozketan, 4,27 milioi frantziarrek eman zuten botoa. Bigarren bozketarako parte-hartzea aurreikustea zaila da, 18 urte baino gehiago dituzten biztanle orok bozkatu baitezake, 2 euro ordaindu eta eskuin-zentroko baloreekin bat egiten dutela dioen eskutitz bat sinatuz gero.

t sinatuz gero.t sinatuz gero.

Albisteak (1)