Itxi

AEB

Atzerrian inbertitzen duten enpresak mehatxatu ditu berriro Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

“Laster % 35eko zergak izango dira mugatik kanpo produktuak saldu nahi dituzten enpresentzat, autoetatik aire egokitua saltzen duten enpresetaraino”, ohartarazi du.

Donald Trump AEBetako presidente hautetsia. EiTB

Donald Trup AEBko presidente hautetsiak berriro ere muga-zergak jartzearekin mehatxu egin die atzerrian inbertitzea erabakitzen duten enpresei eta gero produktuak herrialdean saltzen saiatzen direnei.

“Laster % 35eko zergak izango dira mugatik kanpo produktuak saldu nahi dituzten enpresentzat, autoetatik aire egokitua saltzen duten enpresetaraino”, ohartarazi du Trumpek, Twitter sare sozialeko kontuan.

Trumpek azaldu duenez, “funtsezko” murrizketa egingo du administrazioak enpresen zergetan eta erregulazioan. Halere, “ondorioak” izango direla nabarmendu du beste herrialdetan inbertitzen dutenentzat eta gero AEBn produktuak saltzen saiatzen direnentzat.

“Herrialdetik alde egiten duen edonor, langileak botatzen dituena, beste fabrika bat beste herrialde batean eraikitzen duena eta AEBra itzuli dezakeela pentsatzen duena oker dabil”, azpimarratu du presidente hautetsiak.