Itxi

Gatazka

Errusiak AEBko 35 diplomazialari kanporatuko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Erantzun hori eman du Moskuk AEBko presidentetzarako hauteskundeetan ustez egindako esku-hartzeagatik Washingtonek hartutako neurriaren aurrean.

Barack Obama eta Vladimir Putin. Artxiboko argazkia: EFE

Errusiak 35 diputatu botako ditu AEBtik, Moskuk AEBko presidentetzarako hauteskundeetan ustez egindako esku-hartzeagatik Washingtonek hartutako neurriari erantzunez, Serguei Lavrov Kanpo Gaietarako ministroak adierazi duenez.

“Elkarrekikotasuna lege diplomatikoa da nazioarteko harremanetan. Horregatik Errusiako presidenteari AEBk Moskun duten enbaxadatik 31 funtzionario persona non grata hartzea proposatu diogu, eta beste lau San Petersburgeko AEBren Kontsulatutik”, gaineratu du Lavrovek.

Kantzelariak AEBko diplomazialariei sarbidea ixtea ere proposatu du AEBko enbaxadak Moskun duen egoitza batean, erreserba natural batean, eta Errusiako hiriburu kanpoaldean dagoen biltegi batean.

Neurri hau Errusiak Marylanden eta New Yorken zituen bi gune itxi ostean iritsi da, AEBko agintarien arabera, inteligentzia-asmoak zituztelako.

 

Albisteak (2)