Ekialde Hurbila
Negoziatzen hasteko eskatu diete Israel eta Palestinari Parisen
Agentziak | erredakzioa
Parisko Biltzarrean parte hartu dutenek israeldarren eta palestinarren arteko egoerak okerrera egin duela egiaztatu dute.
Parisko Biltzarrak 70 herrialde baino gehiagoko ordezkari eta nazioarteko erakunde bildu ditu igande honetan, eta israeldarren eta palestinarren arteko krisia konpontzeko irtenbide baketsu bakarra bi estatu (Israel eta Palestina) sortzea dela adierazi dute, eta hori oinarri izanik negoziaketei ekin diezaietela eskatu diete.
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkorrak (AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Errusia eta Txina) biltzarrean izan dira, eta beraiek zein gainerakoek israeldarren eta palestinarren arteko egoerak okerrera egin duela egiaztatu ahal izan dute.
Frantziak antolatutako bilera testuinguru gaiztoan egin da. Batetik, Israel ez dago ados nazioarteko komunitateak lurralde okupatuetan judutarrak finkatu izana salatzeko erresoluzioa hitzartzearekin; bestetik, berriz, egun gutxi falta dira AEBn presidente berria izendatzeko.