Itxi

AEB

AEBren balioak arriskuan daudela esan du Obamak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Donald Trumpek musulmanei buruz hartu dituen neurrien aurrean herritarrak kalera irten direla goraipatu du.

Barack Obama. Artxiboko argazkia: EFE

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiaren arabera, AEBren balioak arriskuan daude. Dena dela, Donald Trump presidenteak musulmanei buruz hartutako neurrien aurrean herritarrak kalera irten goraipatu du.

“Herritarrek indarrean jarri dituzte konstituzioak aitortzen dizkien eskubideak, eta AEBko balioak arriskuan daudenean kalera irtetea erabaki dute, agintariek beraien ahotsa entzun ditzaten”, esan du Kevin Lewis Obamaren bozeramaileak ohar baten bidez.

Trumpen esanetan, ordea, Obamak 2011n onartu zuen lege baten antzekoa da gehiengo musulmana duten zazpi herrialdeetako hiritarren inguruan hartutako neurri polemikoa. Dekretu horren bidez, AEBren ateak itxi dizkiete errefuxiatuei, antza, terrorismoari aurre egiteko.

“Obamak kanpo politikan hartutako neurriekin egindako konparazioei dagokienez, AEBko presidente ohia ez dator bat arrazoi erlijiosoak direla medio herritarrak diskriminatzearekin”, azpimarratu du Lewisek.

Joan den ostiralean sinatutako dekretuarekin polemika handia sortu du Donald Trumpek, eta milaka herritar irten dira kalera protesta egitera.

Neurri horren bidez, datozen 120 egunetan ezin izango dira errefuxiatuak AEBn sartu. Gainera, noizbait terrorismo kasuak izan dituzten eta musulmanak nagusi diren zazpi herrialdeetako (Libia, Sudan, Somalia, Siria, Irak, Yemen eta Iran) herritarrak ezin izango dira herrialdean sartu, segurtasun neurri berriak indarrean sartu arte.

ean sartu arte.

Albisteak (1)