Itxi

22 urteko gaztea, ospitalean

Pariskoa ez ei da bortxaketa izan, ‘oharkabean’ egindako erasoa baizik

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Frantziako Poliziaren lana gainbegiratzen duen erakundeak esan du, "gehienez ere", nahi gabe egindako erasoa izan zela. Epaileak, aldiz, esan du ezin dela zerbait "ustekabean" 10 cm uzkian sartu.

Hollandek bisita egin zion aurreko asteartean gazteari. Argazkia: EFE

Polizia Nazionaleko Ikuskaritza Nagusia (PNIN) Polizia frantziarraren lana aztertzen duen erakundeak Aulnay-sous-Bois Parisko auzoan gazte batek salatu zuen erasoaren inguruko txostena egin du eta, horretan dioenez, lau poliziek ez zuten bortxaketarik egin.

Theo izenez identifikatu duten gazteak  (22 urte) ospitalean jarraitzen du, zauri larriekin ipurdian. Aurreko astean salatu zuenaren arabera, agenteetako batek borra sartu zion ipurdian.

Instrukzio epailearen aburuz, aldiz, ezin da zerbait "ustekabean"10 cm ipurdian sartu.

"Eskuak bizkarrean jartzeko eta, eskuak lotuta nituenetan, jesartzeko eskatu zidaten. Gas negar-eragilea bota zidaten eta jo ninduten, eta jesarri nintzenean min handia sentitu nuen ipurdian", esan zuen, BMFTV telebista kateak zabaldu duenez.

Orain, PNINek ez du ukatu borra ipurdian sartu izana, medikuek baieztatu egin duelako, baina dio, "gertatzekotan", nahi gabe egin zutela.

Erakunde horren esanetan, eutsi egin diote istripuaren hipotesiari eta, azaldu duenez, ez zen bortxaketarik gertatu ez zutelako sexu-delitua egiteko asmorik.

Frederic Gabet agentearen abokatuaren hitzetan, informazio horri esker ustezko errugabetasuna bermatu ahal izango da, aurretik "zapaldua" izan eta gero.

Halere, instrukzio epaileak txostena ezagutu zuen aurreko asteburuan, eta erasoa izan zela mantendu du, PNINen txostena gorabehera.

 

 

Albisteak (1)