Itxi

Estatu Batuak

Beste migrazio beto bat ezartzeko aukera aztertzen ari da Trump

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Etxe Zuriak ez du argitu migrazio betoari ezarritako blokeoa Auzitegi Gorenera eramango duen ala ez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donald Trump AEBko presidenteak adierazi duenez, auzitegiek errefuxiatuei eta zazpi herrialde musulmanetako herritarren gaineko beto migratzaileari ezarritako blokeoari aurre egiteko hainbat aukera aztertzen ari da. Besteak beste, "guztiz berria izango den agindu baten inguruan" hausnartzen ari da.

Presidentearen hegazkinean Trumpek kazetariei iragarri dienez, datorren astera arte itxarongo dute Apelazioen Auzitegiak hartutako erabakiari ekintzaren batekin erantzun ala ez adosteko. Izan ere, joan den ostegunean, dekretua blokeatzeko epaia berretsi zuen.

"Borroka hori irabaziko dugu. Sistemaren funtzionamenduaren ondorioz, ez da epe laburrean izango, baina lortuko dugu. Beste aukera batzuk ere baditugu: dekretu berri bat ezartzea, adibidez", baieztatu du Trumpek.

Horrez gain, Etxe Zuriak ez du zehaztu dekretuaren blokeoa Auzitegi Gorenera eramango duten ala ez, presidentearen etxeko iturrien esanetan.

Beto migratzaile polemikoa

Orain dela bi aste, Trumpek agindu exekutibo polemikoa sinatu zuen, terrorismo jihadistaren aurka borrokatzeko tresna gisa. Orain, epaile federal batek blokeatu egin du.

Dekretu horrekin, AEBk errefuxiatuak hartzeko duen programa bertan behera utzi zuen 120 egunez (Siriako errefuxiatuen kasuan). Horrez gain, gehiengo musulmana eta aurrekari terroristak dituzten zazpi herrialdetako hiritarrei bisak ematea debekatu zuen 90 egunetan zehar: Libia, Sudan, Somalia, Siria, Irak, Iran eta Yemen.

Etxe Zuriak Gorenean helegitea jarriz gero, auzitegi horretan berdinketa egon daiteke. Izan ere, lau epaile progresista dira eta beste lau kontserbadore. Hala balitz, betoari ezarritako blokeoa manten liteke.

Albisteak (3)

Bideoak (1)