Mehatxu militarra
Ipar Koreak misil bat bota du, Trumpi egindako lehen desafioan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Misilak 500 kilometro egin ditu, eta Japoniako Itsasoan erori da. Hego Korearen eta AEBren arabera, helmen ertaineko misil bat da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Japoniako Itsasoan erori den helmen ertaineko misil bat jaurtiki du Ipar Koreak, Donald Trump AEBko Etxe Zurira iritsi zenetik, Kim Jong-uneko erregimenak AEBri egindako lehenengo probokazioan.
Joan den urriaz geroztik Ipar Koreak botatako lehen misila izan da gaurkoa. Izan ere, lasaitasuna eta zuhurtzia nagusitu dira azken hilabeteetan Ipar Koreako Gobernuaren jarreran, ez baititu mehatxu militarrik bota.
Hego Koreako eta AEBko agintariek diotenez, misilak 500 kilometro egin ditu, eta Ipar Koreako ipar-mendebaldeko base batetik bota dute. Hala ere, baieztatu egin dute misila ez zela ICBM kontinentearteko bat.
Litekeena da misil Rodong bat izatea eta, hortaz, erdi mailako probokazioa izatea, Trumpen Administrazioaren erantzuna neurtzeko asmoz.
Rodong misilak 1.500 kilometro egin ditzake, eta Japoniara edo Ipar Koreara hel daiteke; ICBM edo Musudan misilak, berriz, 5.000 kilometro baino gehiago egin ditzake, eta baliteke Pazifikoko hainbat lurralde estatubatuarrera iristea, esaterako, Guam baseetara.
Pyongyangeko erregimena AEBri begira dago, gaur arte mehatxu militarrik egin gabe, Ipar Korearen aurrean Trumpek hartuko duen jarreraren zain. AEBko presidente berriak, ordea, oraindik ez du argitu Ipar Korearekiko izango duen politika.
duen politika.