Itxi

Ameriketako Estatu Batuak

Aurrerantzean AEBko ikasle transexualek ezingo dute komuna aukeratu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Horretarako aukera ematen zien Obamaren garaiko legea baliogabetu du Trumpek. Orain, Kongresuak, Estatuetako parlamentuek eta tokiko erakundeek bakoitzak beren legeak egingo dituzte.

Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

AEBko ikastetxe publikoetako ikasle transexualei berek sentitzen zuten generoaren araberako komuna edo aldagela aukeratzea ahalbidetzen zien Barack Obamaren garaiko legea baliogabetu du Donald Trump AEBko presidenteak.

Jeff Sessions fiskal nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez, Obamaren arauak tokian-tokian nahasmen gehiegi sortzen zuelako erabaki du Trumpen Gobernuak legea baliogabetzea.

Trumpek errepublikanoek agintzen duten estatuen tesiarekin bat egin du. Horien esanetan, Obamak bere eskumenak gainditu zituen, lege mailarik izan ez arren, arau hori betetzen ez zuten ikastetxe publikoei funts publikoak kentzearekin mehatxu egiten baitzien.

Sessionsek iragarri duenez, Kongresuak, estatuetako parlamentuek eta tokiko erakundeek beren neurriak hartu eta legeak egin ahal izango dituzte aurrerantzean auzi horri heltzeko.

Obamaren legea baliogabetuta, tokian tokiko erakundeek erabaki ahal izango dute orain ikasle transexualek berek nahi duten komunera sartu ahal duten edo ez.

Albisteak (4)