Itxi

Ameriketako Estatu Batuak

Trumpen suhia ere Errusiako enbaxadorearekin elkartu zen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jared Kushner Donald Trumpen Segurtasun Nazionalerako aholkulari ohiak gonbidatuta joan zen bilerara. Hitzordua Trumpek hauteskundeak irabazi ostean izan zen.

Jared Kushner. Argazkia: EFE

Jared Kushner, Donald Trump AEBko presidentearen suhi eta aholkularia ere badena, Sergei Kislyak Errusiak Washingtonen duen enbaxadorearekin elkartu zen trantsizio garaian, Trumpek AEBko hauteskundeak irabazi eta gero.

Kushnerren eta Kyslyaken arteko bilera, abenduan, Trump dorrean izan zela baieztatu du gaur Etxe Zuriak.

Ivanka Trumpen senarrak parte hartu zuen bileraren helburua Kremlinaren eta Etxe Zuriko maizter berrien artea "komunikazio lerroa" irekitzea zen. Jared Kushner Michael Flynnek gonbidatuta joan zen bilerara; izan ere, Donald Trumpen Segurtasun Nazionalerako aholkulari ohiak harreman zuzena zuen Kislyakekin.

Michael Flynn Segurtasun Nazionalerako aholkulari ohiarekin eta Jeff Sessions AEBko fiskal nagusiekin gertatu ez bezala, Jared Kushner behin Trumpek hauteskundeak irabazitakoan elkartu zen enbaxadore errusiarrarekin.

Donald Trumpek Jeff Sessions AEBko fiskal nagusia defendatu du, eta "ekintza desegokirik" egin ez duen gizon "zintzoa" dela esan du. "Sorgin ehiza baten aurrean gaude", azpimarratu du. Jeff Sessions birritan elkartu omen zen enbaxadore errusiarrarekin hauteskunde kanpainaren baitan.

 

Albisteak (4)