Itxi

Ameriketako Estatu Batuak

Trumpen kanpainaren eta Errusiaren arteko lotura ikertzen ari da FBI

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

James Comey FBIko zuzendariak ikerketa baieztatu du, gaiari buruz Kongresuan egiten ari diren audientzia publikoan.

James Comey FBIko zuzendaria. Argazkia: EFE

FBIk ikerketa abiatu du Donald Trump AEBko presidente denak, ustez, AEBko hauteskundeetako emaitzetan eragina izatea helburu kanpainan zehar Errusiako Gobernuarekin izandako balizko harremanak aztertzeko.

James Comey FBIko zuzendariak ikerketa baieztatu du, gaiari buruz Kongresuan egiten ari diren audientzia publikoan. Comeyk azaldu duenez, Justizia Sailaren oniritzia jaso du ikerketa hori egiten ari direla baieztatzeko.

Bestalde, FBIko zuzendariak ziurtatu du ez duela informaziorik Donald Trumpek Barack Obamari egindako salaketak babesteko. Trumpek New Yorkeko Trump dorreko bere telefonoa zelatatzea leporatu zion Obamari.

"AEBko inork ere ezin du inor zelatatzea eskatu, eskaera prozesu bat igaro gabe", azaldu du. Gaineratu duenez, Justizia Sailak ez dauka Trumpen akusazioa egiaztatuko lukeen frogarik.

Trumpek martxoaren 4an egin zuen salaketa Twitter bidez, baina oraindik ez du frogarik aurkeztu. Bien bitartean, Barack Obamak akusazioak ukatu ditu.

NSAren zuzendariak ukatu egin du Barack Obamaren Gobernuak EBari Trump espiatzea eskatu izana

Michael Rogers AEBko Segurtasunerako Agentzia Nazionaleko zuzendariak ukatu egin du Barack Obama presidente ohiaren Gobernuak 2016ko hauteskundeetan Donald Trumpen deiak entzutea eskatu zionik Britainia Handiko inteligentzia zerbitzuari.

"Ez dut inoiz NSAn halako jardueratan hasi garenik", esan du Rogersek Kongresuan 2016 azaroko hauteskundeetan esku hartzerik ego note zen argitzeko egindako lehen audientzia publikoan.

Albisteak (2)