Frantzia
Le Penek dio Europar Batasuna hil egingo dela 'inork ez duelako maite'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Inkesten arabera, apirilaren 23an izango dira presidentetzarako hauteskundeetan lehen edo bigarren postua eskuratuko du hautagai ultraeskuindarrak.
Marine Le Pen Frantziako Presidentetzarako hautagai ultraeskuindarrak azpimarratu duenez, Frantzia eurogunetik ateratzeak "ez luke kaosa ekarriko". "Prezioen gorakada larria ekarri zuen euroak, eta erosteko ahalmena kaltetu zuen", adierazi du Le Penek 'Le Parisien' kazetan egindako elkarrizketan.
"Enpleguak sortzeko oztopo handia da euroa, eta lehiakortasunaren galera ekarri du Frantziako ekonomiarako", ondorioztatu du.
Geroago, Lillen izandako ekitaldi batean Le Penek esan du Europar Batasuna hil egingo dela "inork ez duelako maite". "Beste Europa bat proposatuko dugu", azaldu du, "herrien Europa bat, alegia".
Inkesten arabera, apirilaren 23an izango dira presidentetzarako hauteskundeetan lehen edo bigarren postua eskuratuko du Le Penek. Maiatzaren 7an izango den bigarren itzulian, berriz, Fronte Nazionalak porrota izango du. Bigarren itzulian Le Penekin lehiatzeko faboritoa Emmanuel Macron zentrista da.