Eskozia
Eskoziako Parlamentuak beste erreferendum bat bultzatzea onetsi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aldeko 69 botorekin eta kontrako 59rekin, Holyroodeko (Edinburgo) ganberak 2018ko udazkena eta 2019ko udaberria bitartean plebiszitu bat egiteko proposamena onetsi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eskoziako Parlamentuak mozio bat onetsi du gaur. Horretan, Eskoziako Gobernuari negoziatzera baimentzen du, Londresekin batera independentziaren inguruko beste erreferendum bat deitu ahal izateko.
Aldeko 69 botorekin eta kontrako 59rekin, Holyroodeko (Edinburgo) ganberak 2018ko udazkena eta 2019ko udaberria bitartean plebiszitu bat egiteko Nicola Sturgeon nazionalistaren, ministro nagusiaren, proposamena onetsi du.