Itxi

Frantzia

Hauteskundeen lehen kanpaina egunean terrorismoa izan da gai nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Emmanuel Macronek eta Marine Le Penek terrorismoari aurre egiteko proposamen zeharo desberdinak egin dituzte hauteskundeen lehen kanpaina egunean.

Frantziako presidente kargua hartzeko aukera gehien dituzten bi hautagaiek, Emmanuel Macron sozialista-liberalak eta Marine Le Pen ultraeskuindarrak, terrorismoari aurre egiteko proposamenak egin dituzte hauteskundeen lehen kanpaina egunean. Ildo horretatik, errepresioari ez zaiola beldurrik izan behar azpimarratu du Marine Le Penek.

Hala, jihadismoarekin eta delinkuentziarekin lotutako hitzaldiak prestatu dituzte bi hautagai nagusiek, baina argi geratu da biek neurri desberdinak proposatzen dituztela. Dena dela, bat egin dute arlo batzuetan: gaur egun herrialdeak duen mehatxu terroristaren aurrean ezin dira segurtasun neurriak murriztu, eta, horrenbestez, Defentsako aurrekontua % 2 igo behar da.

“Terrorismo jihadistaren aurrean gure herrialdea erabat armagabetuta dago”, ziurtatu du Fronte Nazionaleko (FN) presidenteak. Hala, justiziaren ebazpenak bermatu ahal izateko, erantzun “zabala eta koherentea” eman behar dela gaineratu du.

Macronek, berriz, terroristek sarean erabiltzen dituzten eduki elektronikoak agintarien esku uzteko eskatu dio GAFAri (Google, Apple, Facebook eta Amazon barne hartzen dituen akronimoa).

Atzerrian bizi diren delitugileak herrialdetik “automatikoki” kaleratzeko agindua emango duela ere esan du hautagai ultraeskuindarrak, eta zigorra jatorrizko herrialdeetan betetzeko, beste herrialdeekin akordioa bilatuko dutela gaineratu du.

Albisteak (3)