presidentetza hauteskundeak
Le Penek Fillonen hitzaldi baten esaldi batzuk kopiatu ditu
Agentziak | erredakzioa
Fronte Nazionalak justifikatu egin du plagioa; bere esanetan, Le Penek "keinua egin zion Frantziari buruzko pasarte bati", eta "batasunaren aldeko hautagaia da, sektarioa ez dela erakutsi du".
Marine Le Pen Frantziako presidente izateko hautagaiak orain dela bi aste Françoise Fillon hautagaiak egindako hitzaldi baten esaldi batzuk plagiatu ditu, eta egindakoa justifikatu egin du zenbait bozeramaleren bidez.
"Ridicule TV" Twitter kontuak (Fillonen aldekoa) jakinarazi zuen lehen ministro ohiak Puyn maiatzaren 15ean egindako hitzaldi baten pasarte batzuk kopiatu dizutela. Fillonek apirilaren 23 utzi zion hautagai izateari, behar beste boto jaso ez zuelako.
Fillonek, duela bi astea, Frantziako geografia eta, bereziki, "lurreko mugak" goraipatu zituen: "Pirinioak lehenik eta behin, Frantzia mundu latindar eta hispanikoarekin batera kokatzen dutelako; Alpeak Italiarekin, gure ahizpa, mugan eta, harago, Europa Zentralarekin, balkanikoarekin eta ekialdekoarekin".
Era berean, atzerrian frantsesa ikasten baldin bada, "kasu batzuetan prezio handian, (esaterako) Argentinan eta Polonian: Shangaiko, Tokioko edo Mexikoko Aliantza Frantziarrean, eta Rabateko edo Erromako Lizeo frantziarrean izena emateko itxaron zerrenda baldin badago Frantzia potentzia militarra edo industriala baino askoz gehiago delako da".
Hori guztia, eta pasarteren bat gehiago ere, errepikatu zuen atzo Le Penek milaka pertsonaren aurrean VIllepinten, Parisen kanpoaldean, hurrengo igandean egitekoa den bigarren itzulira arte izango den ekitaldirik jendetsuenean.
Plagioaz galdetu diote Florian Philippot Fronte Nazionaleko presidenteordeari France Info irratian. Philippoten esanetan, Le Penek "keinua egin zion Frantziari buruzko pasarte bati", eta "batasunaren aldeko hautagaia da, sektarioa ez dela erakutsi du".