Itxi

AEB

Hillary Clinton: FBIk eta WikiLeaksek eragin zuten hauteskundeetako porrota

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Misoginiak ere eragina izan duela esan du Clintonek. "Bai, uste dut eragina izan duela. Baina beste gauza batzuek ere eragina izan zutela uste dut", gaineratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hillary Clinton AEBko presidentegai ohiaren esanetan, hauteskundeak urriaren 27an egin izan balira, hain zuzen, James Comey FBIren zuzendariak Kongresura gutuna igorri baino lehen (mezu elektroniko gehiago ikertuko zituztela ohartarazteko), bera izango litzateke presidentea, ez Donald Trump.

Hauteskundeetatik hona egindako agerraldirik nabarmenean, bere porrotaren erantzule nagusia bera dela esan du CNN-n. New Yorken egindako 'Women for Women' ekitaldia dela eta egin diote elkarrizketa.

"Ni izan nintzen presidentegaia, ni aurkeztu nintzen hauteskundeetara. Ondo ezagutzen nituen gure erronkak, arazoak eta gabeziak", azaldu du.

Horren arabera, bera aurretik zihoan zenbait gertaera jazo aurretik, urriaren 28an Comeyren gutuna argitaratu eta WikiLeaksen azken agiriak zabaldu arte. Bi horiek, baina, zalantzak eragin zituzten bere alde bozkatzeko asmoa zuten pertsona askorengan, Clintonen hitzetan.

Halaber, Misoginiak ere eragina izan duela esan du AEBko presidenterako hautagai izan zenak. "Bai, uste dut eragina izan duela. Baina beste gauza batzuek ere eragina izan zutela uste dut", erantsi du.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)