Itxi

Venezuela

Madurok Asanblea Konstituziogilea deitzeko proposamena entregatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Prozesua ez dute alderdi politikoek zuzenduko, baizik eta 500 herritarrek. Oraingoz, baina, ez du zehaztu nola hautatuko dituzten herritar horiek.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. EFE

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Asanblea Nazional Konstituziogile “herritarra” deitzeko proposamena entregatu dio Hauteskunde Kontseilu Nazionalari (CNE), oposizioak emandako “Estatu kolpea” menperatzeko xedez.

“Hauteskunde Boterera etorri naiz, herriarekin batera Asanblea Nazional Konstituziogilearen deialdia aurkezteko”, idatzi du Madurok, Twitterren.

Tibisay Lucena CNEko presidenteak harrera egin dio agintariari, eta hartu egin du haren proposamena.

Lucenak Asanblea Konstituziogilea arautzen dituen Konstituzioaren artikuluak irakurri ditu, eta adierazi du gaur abiatutako prozesuaren ondorioz Errepublika “indartu” egingo dela eta “bakea” etorriko dela.

Maiatzaren 1ean, Madurok iragarri zuen Asanblea Konstituziogilea deituko duela, herrialdean “bakea eta egonkortasuna” bermatzeko. Izan ere, hori oposizioaren “Estatu kolpea” gelditzeko modu bakarra dela ziurtatu zuen.

Maduroren proposamenaren arabera, prozesua ez dute alderdi politikoek zuzenduko, baizik eta 500 herritarrek. Oraingoz, baina, ez du zehaztu nola hautatuko dituzten herritar horiek.

Oposizioak uste du prozesu honekin Madurk “gauzatu” egin nahi duela “Estatu kolpea”, eta, hortaz, protesta egiten jarraitzeko deia egin du.

Albisteak (2)