Itxi

Protesta ekintza

Le Penen kontrako pankarta handi bat eskegi du Greenpeacek Eiffel dorrean

AGentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Errepublikaren leloa ('Liberte, Egalite,Fraternite') eta "eutsi" mezua irakur daiteke talde ekologistako aktibistek zintzilikatu duten pankartan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frantziako Greenpeace taldeko kideek pankarta handi bat zintzilikatu dute ostiral honetan Eiffel dorrean (Paris, Frantzia). Protesta ekintzaren asmoa Marine Le Penen eta Fronte Nazionalaren kontra egitea da. Igandean da Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia, eta Le Pen ultraeskuindarrak indarrak neurtu beharko ditu Emmanuel Macron sozialiberalarekin.

 

 

Talde ekologistako zazpi ekintzaile 07:00ak aldera igo dira Eiffel dorreko lehen solairura, eta bertatik eskegi dute Frantziako Errepublikako leloa ('Liberte, egalite, fraternite') eta "eutsi" berba irakur daitekeen pankarta.

Greenpeace Francek Twitterren duen kontuan azaldu duenez, Errepublikaren balioak —askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna—maite eta babestu beharrekoak dira. "Ez diezaiogun utz Fronte Nazionalari baliook arriskuan jartzen", erantsi dute.

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)