Itxi

Frantziako hauteskundeak

Hauteslekuak itxi dituzte Frantzian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gaur bigarren itzulia egin dute gaur, eta parte-hartzea % 65,3koa izan da 17:00ak arte, lehen itzuliarekin alderatuta, 4 puntu txikiagoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Emaitzen berri noiz jakinaraziko dituzte zain, 20:00etan itxi dituzte Frantzian hauteslekuak. 47 milioi frantziar inguru deituta zeuden gaurko Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian parte hartzera.

45 milioi frantziar baino gehiago zeuden deituta igande honetan botoa ematera Frantziako presidente berria hautatzeko hauteskundeetan. Emmanuel Macron sozioliberalaren eta Marine Le Pen ultraeskuindarraren artean hautatu behar dute François Hollande ordezkatzeko.

Frantziako Barne Ministerioak emandako lehen datuen arabera, Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzuliaren parte-hartzea % 65,3koa izan da 17:00ak arte (15:00 GMT orduan). Apirilean izandako lehen itzuliarekin alderatuta, 4 puntu gutxiago dira (orduan % 69,42k eman zuten boza).

Hala, Macronek nola Le Penek goizean bozkatu dute. Emmanuel Macron hautagai sozioliberalak Le Touquet herrian eman du botoa, Frantziako ipar-ekialdean, jende eta hedabide ugari inguruan zuela. Brigitte emaztearekin irten da etxetik 10:45ean, udaletxera joan eta bozkatzeko.

Marine Le Pen hautagai ultraeskuindarrak, berriz, Hénin-Beaumonten eman du boza, Frantzia iparraldean. Hedabide ugari inguruan zituela bozkatu du, Steeve Briois hiriko alkateak lagunduta.

Macronek aurreikuspenak bete zituen joan zen apirilaren 23an (presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia) eta botoen % 24,01 eskuratu zuen. Fronte Nazionalaren agintariak ere inkestek aurreratzen zutena bete eta bigarren itzulira sailkatzea lortu zuen bozen % 21,30arekin.

'En marche!' mugimenduko burua Frantziako alderdi politiko gehienen eta atzerriko hainbat agintariren babesarekin iritsi da bere hitzordu nagusira, izua baitiote ultraeskuineko hautagaiaren balizko garaipen bati.

Horrenbestez, lehendabiziko itzulian gertatu legez, hautesleen ia % 80 euren hauteslekuetara bertaratzen badira, inkestek diote Macron gailenduko zaiola Le Peni 20 puntu baino gehiagoko aldearekin.

Alabaina, inork ez daki zer gertatuko litzatekeen abstentzioa izango balitz, eta hori gertatzea aukera bat da, hautagai biek ez baitira batere ondo ikusiak gizarteko hainbat sektoretan.

Kanpaina kalapitatsua

Frantzian gogoratzen duten inoizko kanpaina kalapitatsuenak amaiera zaratatsua izan du. Izan ere, Macron Ekonomia ministro ohiak duela urtebete sortu zuen mugimenduak atzo salatu zuenez, hainbat barne dokumentu lapurtu dizkiote eta sare sozialetan zabaldu dituzte faltsuak dien beste zenbaitzuekin batera "zalantza eta desinformazioa" hedatzeko asmoz.

Segurtasun neurri handiak

Botaketak atzo hasi baziren itsasoz bestaldeko frantziar lurraldeetan eta Ameriketako kontinentean Frantziak dituen kontsulatuetan, egun nagusia gaur izango da Frantzian eta horretara bideratuko dituzten segurtasun neurriak handiak izango dira, lehen itzulian izandakoen antzera.

50.000 polizia eta jendarme baino gehiago egingo dituzte zaintza-lanak Sentinelle operazio antiterroristaren barruan mobilizatutako 7.000 militarrekin batera.

Hautesleku gehienek goizeko 8:00etan ireki dituzte euren ateak eta 19:00etan itxi, hiri handietan izan ezik, horietan ordubete geroago itxiko baitituzte, 20:00etan.

Albisteak (5)

Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)