Itxi

Hauteskunde biharamuna

Macron hauteskunde legegileen bila, aurkarien zalantzen aurrean

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

La Republique en Marche izango da En Marcheren izen berria, eta Estatuko 577 barrutietan aurkeztuko ditu hautagaiak.

Macron, bere emaztearekin. Argazkia: Efe

Frantziako presidente izendatu eta ordu gutxira, Emmanuel Macron dagoeneko hasi da ekaineko hauteskunde legegileetarako prestatzen, bere programa politikoa ezartzeko babesa lortu nahi duelako, aurkarien zalantzak aprobetxatuta.

Atzoko bozen ostean hartutako lehenengo erabakia En Marcheren presidentetza uztea izan da Macronentzat, eta borrokarako gertu jarri da ahalik eta diputatu gehien lortzeko asmoz.

En Marchek La Republique en Marche izena eta alderdi politikoen egitura hartuko du. Hautagaiak aurkeztuko ditu Estatuko 577 barrutietan Macroni "bere proiektua ezartzea" ahalbidetuko dion "gehiengo osoa lortzeko helburuarekin", Richard Ferrand mugimenduaren idazkari nagusiak azaldu duenez.

Hautagaien erdia gutxienez gizarte zibilekoak izango dira, eta gainerakoak, alderdi politiko tradizionaletakoak. Dena dela, hautagaiei ez diete bi alderdiren marka edukitzen utziko.

Macronek, François Hollanderen Ekonomia ministro izan zenak, politika biziberritu nahi du, baina gainerako alderdi tradizionaletan oinarrituta, bereziki sozialisten eta kontserbadoreen laguntzarekin.

Mugimendu politiko berriak gehiengo osoa lortzeko izan ditzakeen zailtasunak direla eta, François Bayrou zentristak, Macronen babesle mediatikoenak, esan du garaipen zabalean sinesten duela.

Le Pen

Marine Le Penek, presidentzialen bigarren itzuliko galtzaileak, soilik du alderdi barneko batasuna oposizioan indarra edukitzeko modukoa.

Eskuin muturreko buruzagiak esan du alderdi tradizionalak gaitasungabetuta daudela oposizioa izateko, alderdi horiek Macronen aldeko botoa eskatu zutelako bigarren itzuliari begira.

Gainerako alderdiak

Macronek gehiengoa lortzeko helburuarekin elkar hartzeko egindako deiak kalte egin die gainerako alderdiei, bai sozialistei bai kontserbadoreei.

Kontserbadoreek, kanpora begira gobernatzeko moduko gehiengoa lor dezaketela esaten badute ere, alderdi barruko hainbat kide esanguratsuk La Republique en Marchen sartzeko prestutasuna erakutsi dutela ikusi dute.

Alderdi Sozialista are zatituago ageri da, eta kide batzuk alderdi berriaren barruan aurkeztea proposatu dute, eta horrek oso egoera txarrean utzi du zuzendaritza.

Jean-Luc Melenchon ezkertiarrak, bestalde, bigarren itzulian inoren alde agertu ez izana aprobetxatu nahi du; izan ere, esan du horrek ematen diola ezkertiarren ordezkari nagusi izateko zilegitasuna, eta sozialistak erakartzea ere lor dezake.

Albisteak (4)