Itxi

Frantzia

Gobernu-taldekideen izen-abizenak jakinarazi ditu Emmanuel Macronek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Eliseoren Idazkari Nagusia Alexis Khole izango da, eta Patrice Strzoda, berriz, Kabinete-zuzendaria. Lehen ministroa eta Gobernuko kideak astelehenean izendatuko ditu.

Emmanuel Macron Frantziako presidente berria. EFE

Datorren bost urteetarako bere Gobernua osatuko duten lagunen izen-abizenak jakitera eman ditu igande honetan Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.

Alexis Khole izango da Eliseoko Idazkari Nagusia; Patrice Strzoda, berriz, Kabinete-zuzendaria; Philippe Etienne eta Ismael Emelien aholkulari diplomatikoa eta berezia, hurrenez hurren, izango dira, Frantziako prentsak argitaratu duenez.

10:00ak aldera iritsi da Macron Eliseora, inbestidura-saiorako. Horrenbestez, 1958. urteaz geroztik indarrean dagoen Frantziako V. Errepublikan inoiz izan den estatubururik gazteena bilakatuko da, François Hollande sozialista ordezkatuta.

Reuters albiste-agentziaren arabera, lehen ministroa eta Gobernuko kideak astelehenean izendatuko ditu. Hala eta guztiz ere, dena airean dago: litekeena da orain sortuko den Gobernua ekainetik aurrera ez jarraitzea, Parlamentuak hala erabakitzen badu (ekainean hauteskunde legegileak egingo direlako).

Albisteak (4)