Itxi

Alemania

Merkelen CDU alderdiak irabazi ditu hauteskundeak Ipar Renania-Westfalian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Emaitza honek guztiz aldatuko du orain arteko eserlekuen banaketa, 2012ko hauteskundeetan alderdi sozialdemokratak izan zuelako babes gehien, botoen % 32 lortuta.

Armin Laschet, CDUren eskualdeko buruzagia. EFE

Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren Batasun Kristau Demokrata (CDU) alderdiak irabazi ditu Ipar Renania-Westfalia eskualdeko hauteskudeak, botoen % 33 lortuta; alderdi sozialdemokratak, berriz, bozen % 31,4. Emaitza historikoa izan da, orain arte sozialdemokratak nagusitu izan baitira eskualde horretan.

Emaitza honek guztiz aldatuko du orain arteko eserlekuen banaketa, 2012ko hauteskundeetan alderdi sozialdemokratak izan zuelako babes gehien, botoen % 32 lortuta; CDUk, aldiz, % 26,3.

Bestalde, alderdi liberaldemokratak (FPD) bozen % 12,6 izan zituen, eta alderdi ultraeskuindarrak, % 7,3.

Hala, Dusseldorfeko Parlamentuko 237 eserlekuetan bost alderdi egon daitezkeenez, gobernuaren osaketa zailagoa izan daiteke. Zenbait aurreikuspenen arabera, kontserbadoreen eta sozialdemokraten arteko koalizioa ere gerta liteke.

Irailaren 24ko hauteskunde legegileen aurretik egingo diren azken hauteskundeak izan ziren atzokoak. Merkelek laugarren garaipena lortu nahi du jarraian.

Hannelore Kraft SPD alderdiak Ipar Renania-Westfalian duen buruzagiak porrota onartu du eta dimisioa eman du. Analisten aburuz, Martin Schulz hauteskunde orokorretako hautagaia babesteko xedez hartu du erabakia.

Albisteak (1)