Itxi

Wannacry birusa

Zibererasoak milaka ordenagailu kutsatu ditu Txinako hainbat erakundetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gaur zibererasoa hedatzea espero zen arren, oraingoz ez da gorabehera larririk egon.

Sekula ikusi gabeko zibererasoa da. Argazkia: EFE

Joan den ostiraleko zibereraso masiboak Txinako 30.000 bat erakunderen ordenagailu kutsatu ditu. 200.000 zibereraso baino gehiago erregistratu ziren 150 herrialdetan. Baliteke WannaCry birusaren bidez sistema informatiko gehiago kaltetu izana, eta astelehen honetan kasu gehiago ezagutzea.

Ospitale, eskola, kutxazain eta denda askotako ekipoak kutsatu ditu birusak.

Era berean, Japoniako 600 bat enpresak ere kalteak izan dituzte, Hitachik eta Nissanek, besteak beste. Ordenagailuen Larrialdiei Erantzuteko Taldearen Koordinazio Zentroaren esanetan, 2.000 ordengailu kutsatu ditu WannaCry birusak.

Hitachi konpainiaren arabera, mezu elektronikoen zerbitzuari eragin zion zibererasoak, eta zenbait langilek oraindik arazoak dituzte mezuak jaso eta bidaltzeko.

Renault normaltasunez hasi da lanean, ia egoitza guztietan

Bestalde, Renault enpresak gaur azaldu duenez, joan den ostiralean jarduera gelditzea erabaki zuten ia egoitza guztietan lanean ari dira, berriz, normaltasunez.

Automobil-talde frantziarreko bozeramailearen hitzetan, “ia egoitza guztiak lanean ari dira ostera ere”. Efek jaso dituen adierazpenetan, ez du zehaztasun gehiago eman, Frantzian eta beste hainbat herrialdetan jarduera etetea erabaki zutela besterik ez baitu esan.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)