Itxi

Venezuela

Madurok Kolonbiako muga militarizatzea agindu du

AGENTIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zamora Planaren bigarren fasea martxan jarri du, eta Tachira estatuan 2.000 soldadu hedatzea agindu du.

Argazkia. EFE

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Zamora Planaren bigarren fasea aktibatu du, eta, horren baitan, Kolonbiako mugan dagoen Tachira estatua militarizatzea agindu du, Vladimir Padrino Defentsa ministroak jakinarazi duenez.

Horren ondorioz, Guardia Nazional Bolivartarreko 2.000 soldadu eta Segurtasun Indarreko 600 kide Tachiran hedatuko dira.

Padrinok gelditzeko eskatu die “indarkeriaren jaunei”, eta aurrean “bakea nahi duen Gobernu bat” dutela esan die. “Ez dugu onartuko aberri venezuelarrean kaosa ezartzea”, ohartarazi du,

Gainera, oposizioaren manifestazioen atzean “zilegitasuna duen Gobernu bat erorarazteko asmoak” daudela salatu du.

“Helburua ez da istilu bat sortzea hemen, Mirandan, edo Tachiran, Laran edo Carabobon. Mapa osoa begiratu beharra dago. Herrialde osoan kaosa zabaltzeko estrategia bat dago”, gaineratu du.

Apirilean, Madurok Zamora Planaren sorkuntza iragarri zuen, “egonkortasuna eta bakea” bermatzeko plan zibil-militarra.

Nolanahi ere, ez dago oso argi zertan datzan plan hori.

Albisteak (2)