Itxi

Hauteskunde-kanpaina

Trumpen kanpainaren ikerketa zuzentzeko fiskal berria izendatu du AEBk

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Errusiak 2016ko AEBko hauteskundeetako emaitzetan nolabaiteko eragina izan zuen argitzea helburu duen FBIren ikerketa zuzenduko du Robert Muller FBIko zuzendari ohiak.

Rod Rosenstein, AEBko fiskal ordea. Argazkia: EFE

Errusiak AEBko hauteskundeetako emaitzetan eragina izan zuen argitzea helburu duen FBIren ikerketa zuzentzeko fiskal berria izendatu du AEBko Justizia Departamentuak. Zehazki, AEBko gaur egungo presidentearen hauteskunde-kanpainan, herrialde horren eta Errusiaren artean izandako harremanak aztertu beharko ditu Robert Muller FBIko zuzendari ohiak.

?Ezohiko egoera eta gaiarekiko interes publikoa kontuan izanik, boteretik nolabaiteko independentzia duen pertsona bat aukeratu dut ikerketa hori zuzentzeko?, azaldu du Rod Rosenstein AEBko fiskal ordeak.

Ildo horretatik, ikerketa zuzenduko duen Muller fiskalak ?bitarteko guztiak bere esku? izango dituela ziurtatu du Rosensteinek. Gauzak horrela, AEBko hauteskundeen emaitzetan eraginik egon zen argitzeko ?ikerketa sakona? egin ahal izango duela azaldu du. AEBko fiskal ordearen esanetan, ikerketa zuzenduko duen kargu horren ardura ?ezinbestekoa? da herritarrek ?ikerketaren ondorioak sinetsi ahal izateko?.

Ikerketa zuzenduko duen fiskalak FBI ikerketa bulegoa zuzendu zuen hamabi urtez, George W. Bush errepublikarra eta Barack Obama demokrata AEBko presidente izan ziren bitartean (2013ra arte).

Mueller kargutik kendu ondoren James Comey izendatu zuten FBIko zuzendari gisa, baina joan den astean Trumpek Comey kargugabetu zuen. Erabaki horrek iritzi kontrajarriak sortu zituen AEBn, Errusia eta egungo presidentearen arteko loturaren ikerketa zuzentzeko ardura baitzuen.

Comley egun batetik bestera egotzi zuen Trumpek, antza denez, Hillary Clinton Estatu idazkari zenean bidalitako milaka mezu elektronikoen harira egindako ikerketan berak zuen ardura dela eta.  AEBko hauteskundeak azaroan izan ziren, eta Trumpen hautagaitzak boto gehiago jaso zituen.

Albisteak (5)