FRANTZIA
Frantzian larrialdi egoera azarora arte luzatzea eskatuko du Macronen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2015eko azaroan Parisen atentatuak izan ondoren jarri zuen indarrean larrialdi egoera Frantziako Gobernuak, Hollande presidente zuela.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri duenez, Frantzian indarrean dagoen larrialdi egoera azaroaren 1era arte luzatzea eskatuko dio herrialde horretako Parlamentuari, mehatxu terroristagatik.
2015eko azaroaren 13an Parisen izandako atentatuen ondoren ezarri zuen François Hollande Frantziako orduko presidenteak larrialdi egoera. 130 pertsona hil ziren atentatu horietan.
Berez, uztailaren 15era arte egongo da indarrean larrialdi egoera, baina Macronek gutxienez beste hiru hilabetez luzatzea eskatuko du.
Horrez gain, larrialdi egoeratik kanpo dauden segurtasun neurriak areagotzeko proposamena ere egingo du presidente izendatu berriak. Terrorismoari aurre egiteko testu legegile bat egitea du helburu datozen asteotan.
Bestalde, terrorismoaren kontrako zerbitzuak koordinatzeko zentroa ere jarri nahi du martxan Macronek.