AEB
Trumpen suhia ikertzen ari da FBI, Errusiarekin lotura duelakoan
agentziak
Etxe Zuriaren esanetan, ohikoak dira Jared Kushnerrek Kislyak eta Gorkovekin trantsizio politikoan izan zituen bilerak, baina hauteskunde-kanpainan ere bildu ziren.
FBI Jared Kushner Donald Trumpen suhi eta aholkularia ikertzen ari da, presidente estatubatuarraren hauteskunde-kanpainaren eta Kremlinaren arteko ustezko loturengatik, AEBko hedabide batzuek gaur, ostirala, jakinarazi dutenez.
Kushner Serguei Kislyak Errusiako enbaxadorearekin eta Serguei Gorkov zerbitzu sekretuetako akademian hezitako eta Vnesheconombank Errusiako banku nazionaleko ordezkariarekin bildu zen hauteskunde-kanpainaren eta trantsizio politikoaren garaian.
Identifikatu gabeko iturriek diotenez, The Washington Posten arabera, "errusiarrekin izandako harremanen jatorria eta neurriagatik ikertzen" ari dira Kushner.
NBC Newsen esanetan, FBIko ikertzaileek uste dute Kushnerrek "informazio esanguratsu" nahikoa duela ikertua izateko, baina horrek ez du esan nahi krimen bat egin duenik.
Post egunkariak, izan ere, aurreko astean argitaratu zuen Etxe Zuriko funtzionario batek, Trumpen inguruko batek, FBIren jo-mugan zegoela, baina ez zuen Kushner aipatu une horretan.
Jamie Gorelick Kushnerren abokatu baten hitzetan, Kushnerrek "Kongresuan bilera horien inguruan dakiena azaltzeko asmoa agertu zuen" eta "hori bera egingo du beste ikerketa batengatik deitzen badute".
Etxe Zuriaren esanetan, ohikoak dira Jared Kushnerrek Kislyak eta Gorkovekin trantsizio politikoan izan zituen moduko bilerak, baina hauteskunde-kanpainan ere bildu ziren, hain zuzen, 2016ko apirilean.
Era berean, Kislyakeek harreman ugari izan zituen Michael Flynn jeneral ohiarekin eta, horregatik, Flynn ere ari da ikertzen FBI, Etxe Zurira segurtasun nazionalerako aholkulari kargua hartu ostean. Handik aste batzuetara dimisioa eman zuen.
sioa eman zuen.