Itxi

nazioarteko harremanak

Merkelek europar kideen alde egin du, Erresuma Batutik eta AEBtik urrunduta

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

"Besteengan konfiantza izateko garaia igaro da", esan du kantzilerrak G7aren eta NATOren bileretan parte hartu eta gero.

Argazkia: EFE

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak etorkizunaren jabe izateko deia egin die europarrei. "Beste batzuengan konfiantza izateko garaia igaro da", esan du G7aren bilera egin eta biharamunera.

"Beste batzuengan konfiantza izateko garaia igaro da, azken egunotan ikusi dudanez", azaldu du Merkelek Munichen egindako ekitaldi politiko batean.

G7aren eta NATOren goi-bilerretan, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearekin dituzten desadostasunak azaleratu dira.

"Guk, europarrok, etorkizunaren gidaritza hartu behar dugu", kantzilerraren ustez, baina AEBrekin eta Erresuma Batuarekin harreman onak izaten jarraitzea oso inportantea dela gaineratu du, eta Errusiarekin harremanak hobetzearen alde ere egin du.

"Alemaniak laguntzeko aukera baldin badu, Alemaniak lagundu egingo du, Alemaniari ondo doakiolako Europari ondo doakionean", erantsi du.

Frankfurter Allgemeine egunkariaren arabera, Merkelek hitzaldiaren atzean "plan sekretu bat dago Europarentzat"; horietako batzuk errefuxiatuen krisiari aurre egiteko neurriak lirateke, baina baita defentsan kooperazioa sustatzeko eta politika ekonomikoak orekatzeko neurriak ere.

Egunkariak argitaratu duenez, iraileko hauteskunde orokorren ondoren, Merkel konpromiso berriak hartzeko moduan egongo da kide europarrekin.

Albisteak (1)