Itxi

Senatua

Comeyk esan du Trumpek gezurrak erabili zituela bere izena zikintzeko

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

FBIren zuzendari ohiak, zergatik kaleratu zuten azaltzeko, ziurtatu du AEBko Gobernuak gezurren bidez difamatu zuela kargutik kentzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

James Comey FBIren zuzendari ohiak, zergatik kaleratu zuten azaltzeko, ziurtatu du Donald Trumpen AEBko Gobernuak gezurren bidez "difamatu" zuela kargutik kentzeko.

Comeyk Senatuko Inteligentzia Batzordearen aurrean azaldu duenez, "harrituta" geratu zen presidenteak FBIko buruzagitzatik kentzea erabaki zuenean.

Era berean, Trumpek maiatzaren 9an kaleratu zuen Comeyk esan du agintari errepublikanoaren Administrazioak "gezurrak" esan zituela berari buruz.

"Administrazioak ni difamatzea aukeratu zuen eta, modu larriagoan FBI, erakundea kaosean murgilduta zegoela esan zuenean, eta langileek buruarengan konfiantza galdu zutela esan zuenean. Horiek gezurrak izan ziren argi eta garbi", adierazi du Comeyk.

Filtrazioak aitortu ditu

FBIren zuzendari ohiak aitortu du filtrazioak egin zituela prentsan lagun baten bitartez, presidentearekin izandako elkarrizketei buruzko informazioa hain zuzen ere, Trumpek Twitter bidez "zintak" argitaratzeko mehatxua egin ostean.

 

 

Mezu horretan, hauxe adierazi zuen Trumpek: "Hobe du gure elkarrizketen zintarik ez egotea prentsari filtrazioak egiten hasi aurretik".

Comeyren esanetan, txio hori irakurri zuenean ohartu zen bazitekeela zintek bost elkarrizketen bertsioak "berrestea"; hori dela eta, bere bertsioa filtratzea erabaki zuela.

Bere bertsioarengan duen konfiantza azpimarratzeko, Comeyk zintak egotea espero duela errepikatu du.

Justizia oztopatzea

Comeyk filtratutako idatzietako baten arabera, Trumpek otsailean eskatu zion Michael Flynn segurtasun nazionaleko aholkulari ohia gehiago ez ikertzeko, eta justizia oztopatzeko neurri gisa har liteke hori.

Justizia oztopatzeko delitua presidentea kargutik kentzeko prozesuaren abiapuntu izan liteke, epaiketa politiko edo "impeachment"aren abiapuntu, alegia. Horixe nahi dute oposizioa osatzen duten demokratek.

Horren harira, Comeyk ez du gertatutakoa epaitu nahi izan, eta Robert Mueller auzia daraman fiskalaren lana dela iradoki du.

Trumpek gezurtatu egin du

Trumpek "sekula ez" zion FBIren zuzendari ohiari ikerketarik bazterrean uztea eskatu, adierazi du Marck Kasowitz abokatuak.

Trumpen abokatuak ukatu egin du, Comeyk esandakoaren kontra, segurtasun nazionaleko aholkulari ohiaren ikerketa "baztertzea" eskatu ziola.

Leialtasun eskaerarena ere ukatu egin du, baina zehaztu du "eskubidea" duela "Administrazioari zerbitzua eskaintzen diotenengandik leialtasuna espero izateko".

Washingtongo Prentsaren Klub Nazionalean egindako agerraldian abokatuak galdetu du ea Comey ikertu beharko litzatekeen Trumpekin izandako elkarrizketen edukia filtratzeagatik.

Albisteak (3)

Bideoak (1)