AEB
Bi fiskalek Trump salatu dute atzerriko gobernuen dirua jasotzea egotzita
agentziak | erredakzioa
Interes ekonomiko askotan duen lotura ez duela eten eta horrek demokrazia "arriskuan" jartzen duela salatu dute.
Brian Frosh Marylandeko fiskal nagusiak eta Karl Racine Columbiakoak salaketa jarri dute Donald Trump AEBko presidentearen kontra, ustez atzerriko gobernuen dirua jaso duelako oraindik bere parte-hartzea duten negozioen bidez.
Racinek Washingtonen emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, gaur goizean jarri dute salaketa Trumpek atzerriko edo AEBko interes ekonomikoetan duen eragina erabili duelako dirua lortzeko, eta horrek Konstituzioa urratzen duelako.
Interes ekonomiko askotan duen lotura ez duela eten eta horrek demokrazia "arriskuan" jartzen duela salatu dute.
Auzitegiek kasu honetan aurrekaria jartzea espero du Froshek, eta Trumpi negozioak uzteko presioa egitea. Oraingoz presidenteak Trump Organizationen zituen ardura guztietan dimisioa eman du.
Fiskalek uste dute Saudi Arabiako Gobernua, adibidez, Etxe Zuriarekin harremanak "gozotzen" ari dela Trump hoteletan milaka eta milaka dolar gastatuta, Trump International Hotel izenekoan, Etxe Zuritik oso gertu dagoen hotelean, besteak beste.
Trumpek uste du nahikoa dela Trump Organizationeko ardura postuak uztea eta seme-alabekin negozioez ez hitz egiteko konpromisoa betetzea interes gatazkak saihesteko.