Krisia Venezuelan
Madurok eskerrak eman dizkio Bilbori igandeko elkartasun manifestazioagatik
eitb.eus
Ehunka lagun kalera atera ziren Venezuela Aurrerak deituta Maduroren Gobernuaren alde egindako manifestazioan, eta Venezuelako presidenteak eskerrak eman ditu sare sozialetan.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak eskerrak eman ditu Bilbotik jasotako babesagatik. Izan ere, igandean, Venezuela Aurrerak deituta, ehunka pertsona kalera atera ziren Maduroren Gobernuari babesa helarazteko.
Twitter bidez, buruzagi bolivariarrak esker ona agertu du Euskal Herritik iritsitako elkartasun mezuagatik.
Gracias Bilbao por tu Solidaridad y Amor con nuestra Patria...frente a la agresion permanente del Imperio y la extrema derecha...Venceremos. https://t.co/Y7w1qsd2fJ
— Nicolás Maduro (@NicolasMaduro) 18 de junio de 2017
Ehunka pertsonak manifestazioa egin zuten Venezuela Aurrera elkartearen ekimenez. Elkartean 29 euskal kolektibo, alderdi politiko eta sindikatuk parte hartzen dute, eta "Venezuelako eskuindar kolpisten" kontra eta Karibeko herrialdeko herritarrei elkartasuna adierazteko egin zuten deialdia.